Goza ezazu denboran zehar bidaiatzeko ikerketa ba-tez!
Gasteizko iraganeko hainbat pertsonaia ospetsuk denboran zehar egindako bidaia erabili dute tranbiaren urteurrena ospatzeko. Eta batek geratzea erabaki du!
Zuen misioa, onartzen baduzue, nor den aurkitzea izango da eta bere garaira bueltatzea.
BILAKETA HASI DA
«Krononautak» kaleko ihes-joko bat da. Tranbiaren geltokietan zehar ibiliko zara azken galdera bati erantzuteko aukera emango dizuten pisten bila eta enigmak ebazten: nor da bere garaira itzuli ez den denbora bidaiaria?
IZENA EMAN ESTEKA HONETAN (BAKARRIK EDO TALDEAN). JOLASTEA DEBALDE DA!
AZTERTU WEBGUNEKO ENIGMAK ETA EBAZTEKO PISTAK NON DAUDEN.
SARTU EMAITZA WEBGUNEAN ETA HURRENGO ERRONKARA PASATU!
AZKEN ENIGMA EBATZI: NOR EZ DA BERE GARAIRA BUELTATU?
Euskronos
XXV. mendean sortutako ikerketa krononautikoen agentzia euskal lurralde osoko denbora-bidaien kontrolaz arduratzen da. Kroniko Anakroniko izeneko IA batek eta haren laguntzaile Bordon doktoreak kudeatua, bere eginkizunen artean beren garaia utzi duten pertsonak aurkitzea eta beren garaira onik itzultzea dago.